domingo, 18 de noviembre de 2012

KAP-PFC

Konturatu barik urteak aurrera doaz, eta 1. mailan karrera amaierako proiektuak ikusi genduzanetik, hauen inguruko pentsamentuak aldatzen joan dira.

Nahiz eta oraindik urte batzuk falta diren hara heltzeko, Azaroak 8an panelak jarri zituztenean, haiengan pentsatu nuen. "Amaitu" dozunaren poztasuna eta izugarrizko urduritasuna batu behar dira gorputzean, pentsatzen dut sentzazio arraroa izango dela.

Proiektuei begiratu eta mota guztietakoak daude, landuagoak, koloretsuak,aurkezpenak ere mota guztietakoak... Lehen begirada batean marrazketak teknikoetatik ez gaudela hain urruti uste dut,panelen montajeak ere egin daikeguzala. Baina panelak ideia baten atzetik eta bateratasunarekin egitea ikusten dut zailen. Hau da eraikinaren programa borobiltzea eta ideia garrantzitsuenak panelean azaltzea. Baita batzuek egiten dituzten 3 dimentsiotako marrazkiak (bai eskuz, bai ordenagailuz). 


No hay comentarios:

Publicar un comentario