domingo, 18 de noviembre de 2012

Erabilerak zehazten

Eraikin "semi-publikoen" eskema orokor bat;


    Eskema honi jarraituz, auzoaren garapenerako, erabilera desberdinetako eraikinak egokiak izan daitezke. Nik horietako bi erabilera bateratu ditut. Belaunaldi desberdinentzat pentsatutako eraikina eta Marseillara etorriko diren pertsonentzako ostatua.


    Badirudi belaunaldi desberdinentzat proiektatutako eraikinak ez dutela indarrik hartu, proiektuak badaude baina honen inguruko reflekzio bat behar dela uste dut.

    Hainbat eragile izango dira proiektu honetan, eta eragile bakoitzak zerbait emango dio eraikinari, bertan egongo den jendeari, edota auzoari. Orubearen dimentsioa dela eta aurreikuspen bat egin da eta eragile bakoitzeko zenbat pertsona egon daitezken.

·         Errekurtsorik ez dituzten Marsellako nagusiak (4 pertsona)
Etxebizitza duin bat lortuko dute, baita beharrezkoak diren zainketak ere. Era berean pertsona hauek euren esperientziak eta auzoarekiko eta Marseillarekiko dituzten ezagutzak konpartitu beharko dituzte eraikinean egongo diren pertsonekin, eta baita bertatik pasatuko diren turista eta auzotarrekin ere. Euren egoera fisikoaren arabera eraikineko garbiketan, janaria prestatzen… lagundu eta espazio desberdinen zaintzeaz arduratuko dira.

·         Langabezian dauden Marsellako artistak (2 pertsona)
Etxebizitza eta tailer bat lortuko dute, baita lan bat ere. Hauek gestionatuko dute eraikina, ekonomikoki, eta bertan egingo diren ekintzak ere, ekintzak prestatuko dituzte nagusientzat, auzotarrentzat, eraikinean biziko diren kanpotarrentzat eta baita turistentzat ere.

·         Marsellara etorriko den edozein pertsona, bai turista, bai artista, bai lan bila etorri dena… (4-6 pertsona)
Bertan ostatu hartu ahal izango du, gehienez hile batez, eta horren truke astean behin ekintza, tailer, erakusketa… prestatu beharko du. Beste alde batetik eraikinaren garbiketan eta mantentzean lagundu beharko dute.

·         Bertatik pasatuko diren turistak.(La Charite eraikin turistikoa dela eta) 
   Eraikinetik pasatzerakoan bertan egiten dauden ekintzetan parte hartu ahal izango dute. Eraikinak berak horretara bideratu beharko ditu.

·         Auzotarrak.
Turistak bezala eraikineko ekintzetan parte hartu ahal izango dute.



Hurrengo pausua, espazio bakoitzaren bolumena zehaztea...

No hay comentarios:

Publicar un comentario