lunes, 19 de noviembre de 2012
Barrura begiratzeko leihoak

domingo, 18 de noviembre de 2012
KAP-PFC
Konturatu barik urteak aurrera doaz, eta 1. mailan karrera amaierako proiektuak ikusi genduzanetik, hauen inguruko pentsamentuak aldatzen joan dira.
Nahiz eta oraindik urte batzuk falta diren hara heltzeko, Azaroak 8an panelak jarri zituztenean, haiengan pentsatu nuen. "Amaitu" dozunaren poztasuna eta izugarrizko urduritasuna batu behar dira gorputzean, pentsatzen dut sentzazio arraroa izango dela.
Proiektuei begiratu eta mota guztietakoak daude, landuagoak, koloretsuak,aurkezpenak ere mota guztietakoak... Lehen begirada batean marrazketak teknikoetatik ez gaudela hain urruti uste dut,panelen montajeak ere egin daikeguzala. Baina panelak ideia baten atzetik eta bateratasunarekin egitea ikusten dut zailen. Hau da eraikinaren programa borobiltzea eta ideia garrantzitsuenak panelean azaltzea. Baita batzuek egiten dituzten 3 dimentsiotako marrazkiak (bai eskuz, bai ordenagailuz).

Erabilerak zehazten
Eraikin "semi-publikoen" eskema orokor bat;
Badirudi belaunaldi desberdinentzat
proiektatutako eraikinak ez dutela indarrik hartu, proiektuak badaude baina honen
inguruko reflekzio bat behar dela uste dut.
Hainbat eragile izango dira proiektu honetan,
eta eragile bakoitzak zerbait emango dio eraikinari, bertan egongo den jendeari,
edota auzoari. Orubearen dimentsioa dela eta aurreikuspen bat egin da eta
eragile bakoitzeko zenbat pertsona egon daitezken.
·
Errekurtsorik ez dituzten
Marsellako nagusiak (4 pertsona)
Etxebizitza duin bat lortuko dute, baita beharrezkoak diren
zainketak ere. Era berean pertsona hauek euren esperientziak eta auzoarekiko
eta Marseillarekiko dituzten ezagutzak konpartitu beharko dituzte eraikinean
egongo diren pertsonekin, eta baita bertatik pasatuko diren turista eta
auzotarrekin ere. Euren egoera fisikoaren arabera eraikineko garbiketan,
janaria prestatzen… lagundu eta espazio desberdinen zaintzeaz arduratuko dira.
·
Langabezian dauden Marsellako artistak (2 pertsona)
Etxebizitza eta tailer bat lortuko dute, baita lan bat ere.
Hauek gestionatuko dute eraikina, ekonomikoki, eta bertan egingo diren ekintzak
ere, ekintzak prestatuko dituzte nagusientzat, auzotarrentzat, eraikinean
biziko diren kanpotarrentzat eta baita turistentzat ere.
·
Marsellara etorriko den edozein pertsona, bai
turista, bai artista, bai lan bila etorri dena… (4-6 pertsona)
Bertan ostatu hartu ahal izango du, gehienez hile batez,
eta horren truke astean behin ekintza, tailer, erakusketa… prestatu beharko du.
Beste alde batetik eraikinaren garbiketan eta mantentzean lagundu beharko dute.
·
Bertatik pasatuko diren turistak.(La Charite eraikin turistikoa dela eta)
Eraikinetik
pasatzerakoan bertan egiten dauden ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Eraikinak berak horretara bideratu beharko ditu.
·
Auzotarrak.
Turistak bezala eraikineko ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Hurrengo pausua, espazio bakoitzaren bolumena zehaztea...
martes, 13 de noviembre de 2012
Txoritokiaren azkenengo ideiak
Basoaren ideiarekin jarraituz, baso naturala eta artifiziala nahastuko dira. Hauen artetik altueran ibilbide bat sortuko da, garabira sarrera emanez eta pertsonen eta hegaztien arteko harremana indartuz.
Baso artifiziala eratuko duten zutabeek erabilera desberdinak izango dituzte, tamainaren arabera. Erabilera hauek txorientzako, zein inguruarentzako lagungarriak izango dira, adibidez habiak, iluminazioa...
sábado, 10 de noviembre de 2012
jueves, 8 de noviembre de 2012
Txoriak basoan
Bi espazioak lotzeko ideiarekin jarraituz eta berdeguneari etekina ateratzeko asmoz, proiektua beste ildo batetik bideratu dugu. Txorien ohiturak ikusita, txoritoki ireki bat proposatzen dugu, espazioa mugatzen duen sarerik gabe. Horretarako basoan oinarritu gara. Txoriak hemen libreki mugitzen dira bizitzeko baliabide nahikoak dituztelako. Honelako espazio bat lortu nahi dugu, naturaren organikotasuna eta garabiaren zurruntasuna uztartuz.
![]() |
Baso naturala |
![]() |
Burdinezko basoa |
![]() |
Mastil basoa |
![]() |
Txoriak basoan |
Ideia hauek konbinatuz, txorientzako baso bat sortu nahi dugu garabi inguruan. Alde batetik, beharrezkoa den begetazioa landatuko dugu txorientzako inguru naturala sortuz. Bestetik, zutabe eta kable batzuen bidez baso artifiziala osatuko da.
Proposamenaren lehen irudiak
martes, 6 de noviembre de 2012
Mugarik gabeko txoritokia
Asteak pasatu dira txoritokiaren proiektuarekin hasi ginenetik. Denpora guzti honetan pentsatzen ibili gara txoritoki batek ze forma izan behar duen, nola mugatu eremua, ze baldintza behar dituen...
Agian ez da beharrezkoa eremua mugatzea, hau da txoritokiak azal bat izatea. Izan ere txoriak alde batetik bestera mugitzen dira eta txoriak nahi ditugun tokietan egoteko, behar dituzten elementuak-baldintzak sortzea nahikoa litzateke, hau da babesguneak, janaria, natura...
Horren adibide da Ifat Finkelman_Ofer Bilik Architects estudioak eginiko proiektua. Txorientzat sortzen dira eremu batzuk, beste batzuk aldiz gizakientzat. Horrela gizakiak eta txoriak elkabizi dira askatasunez.

Natura teknologiaren bidez
Bideoan ikusten dira Flylight, Shylight eta Fragile future luminariak.
lunes, 5 de noviembre de 2012
Txoritokia definituz
Kokapenaren arrazoi nagusia kota desberdintasun nabaria gainditzea da. Garabiaz baliatuz, goiko plaza eta beheko berdegunea lotzea lortu dugu. Gainera, espazio berdeei etekina ateratzeko aukera dago, txoriei inguru natural bat eskainiz.
Altuerak kontutan hartuz, garabia inklinatzea pentsatu dugu, pasarela antzeko bat sortuz.
Garabiak plazarekin duen loturari etekina aterako diogu txoritokia alde honetarantz bideratuz.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)