Eremua hurbilagotik begiratuta, lau espazio nagusi ikusten dira, independenteak besteekiko. Lau espazioen independentzia hau, gehien bat, lotura eta irisgarritasun arazoen ondorio bat dela esan daiteke. Lau espazioak hauek dira: -Erabilera anitzetarako eraikina; Atzealdeko eraikina eta zuloa; Mendebaldeko espazio publiko hutsa; Berdegunea-goiko parkea.
Proiektuaren helburu nagusia, eremu osoak espazio bakar baten moduan funtzionatzea da. Lau espazio oso desberdin izanik batak bestearen ahuleziak konpentsatu dezaten. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa da lau eremuen artean beharrezko loturak planteatzea. Interbentzio garrantzitsuena arazo hau konpontzeko egingo da. Bolumen bakar baten bidez konponduko dira lotura ia guztiak; kalea-berdegunea; eraikina-berdegunean; eraikina-berdegunea eta zuloa-berdegunea. Kalearen eta mendebaldeko espazioaren arteko lotura fisikoa eta bisuala terraza bidez egingo da, kalearen ondoan dauden terrazak parke izaera izango dute, eta gorantz joan ahala berdegune itxura hartzen joango dira.
Garrantzitsuenak diren lotura arazoez gain badaude konpondu beharreko beste puntu batzuk ere. Zuloan gelditzen den eraikinaren planteamendua ez da egokia, ez dituelako argiztapen eta aireztapen minimorik. Beraz interbentzio txiki bat eginik hegoalderantz zabaltzen da. Aurrekaldeko eraikinaren behe solairua hustu egin da, atzekaldeko eremura pasoa isteko. Gainera honen zabalerra handiagatik patioak zabaldu dira erdialdean.
Lau helburu nagusi ditu proiektuak, etapa desberdinetan garatu ahal diranak independienteki.
-Eraikin zaharren osasungarritasuna Handitzea.
-Eremu desberdinen arteko konekzioak ahalbidetzea.
-Kalera ematen duen eraikinaren publikotasuna handitzea.
-Espazio publiko funtzional eta erakargarri bat egitea. Hurrengoak dira etapak:
Oin orokorra
Proiektua hiru fasetan edo ataletan, eremutan laburtzen da:
1. Birmoldatutako eraikinak
2.Birmoldatutako espazio publikoa
3.Bolumen-eraikin berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario