martes, 25 de junio de 2013

MUGAZ muga


Eremua Marseillako zentrotik hurbil kokatzen da, portu zaharretik hiru etxaldetara. Inguruetako espazio publiko-berdegune handienetakoa da. Eremua garrantzitsua izan da Marseillako hiri hazkundearentzat. Eremuko muinoak eta harresiak hazkunde arrazionala oztopatu zuten. Beste alde batetik, bide sareari erreparatuta, guneak, ardatz nagusi baten apurketa eragin du, desplazamendu bat eraginez. 


Eremua hurbilagotik begiratuta, lau espazio nagusi ikusten dira, independenteak besteekiko. Lau espazioen independentzia hau, gehien bat, lotura eta irisgarritasun arazoen ondorio bat dela esan daiteke. Lau espazioak hauek dira: -Erabilera anitzetarako eraikina; Atzealdeko eraikina eta zuloa; Mendebaldeko espazio publiko hutsa; Berdegunea-goiko parkea.

Proiektuaren helburu nagusia, eremu osoak espazio bakar baten moduan funtzionatzea da. Lau espazio oso desberdin izanik batak bestearen ahuleziak konpentsatu dezaten. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa da lau eremuen artean beharrezko loturak planteatzea. Interbentzio garrantzitsuena arazo hau konpontzeko egingo da. Bolumen bakar baten bidez konponduko dira lotura ia guztiak; kalea-berdegunea; eraikina-berdegunean; eraikina-berdegunea eta zuloa-berdegunea. Kalearen eta mendebaldeko espazioaren arteko lotura fisikoa eta bisuala terraza bidez egingo da, kalearen ondoan dauden terrazak parke izaera izango dute, eta gorantz joan ahala berdegune itxura hartzen joango dira.
 Garrantzitsuenak diren lotura arazoez gain badaude konpondu beharreko beste puntu batzuk ere. Zuloan gelditzen den eraikinaren planteamendua ez da egokia, ez dituelako argiztapen eta aireztapen minimorik. Beraz interbentzio bat eginik hegoalderantz zabaltzen da. Bi eraikinen behe solairua hustu egin da, atzekaldeko eremura pasoa isteko. Gainera hauen zabalera handiagatik patioak zabaldu dira erdialdean. Honez gain bi eraikinak pasarela batzuen bidez lotu dira elementu bakar baten moduan funtzionatu dezaten.
Lau helburu nagusi ditu proiektuak, etapa desberdinetan garatu ahal diranak independienteki.
-Eraikin zaharren osasungarritasuna Handitzea.
-Eremu desberdinen arteko konekzioak ahalbidetzea.
-Kalera ematen duen eraikinaren publikotasuna handitzea.
-Espazio publiko funtzional eta erakargarri bat egitea.


 Irudia

 Oin orokorra


 Proiektua hiru fasetan edo ataletan, eremutan laburtzen da:
1. Birmoldatutako eraikinak



 2.Birmoldatutako espazio publikoa


 3.Bolumen-eraikin berria





Luzetarako ebaketa
Panela


lunes, 27 de mayo de 2013

Mugak gaindituz

Eremua Marseillako zentrotik hurbil kokatzen da, portu zaharretik hiru etxaldetara. Inguruetako espazio publiko-berdegune handienetakoa da. Eremua garrantzitsua izan da Marseillako hiri hazkundearentzat. Eremuko muinoak eta harresiak hazkunde arrazionala oztopatu zuten. Beste alde batetik, bide sareari erreparatuta, guneak, ardatz nagusi baten apurketa eragin du, desplazamendu bat eraginez. 


Eremua hurbilagotik begiratuta, lau espazio nagusi ikusten dira, independenteak besteekiko. Lau espazioen independentzia hau, gehien bat, lotura eta irisgarritasun arazoen ondorio bat dela esan daiteke. Lau espazioak hauek dira: -Erabilera anitzetarako eraikina; Atzealdeko eraikina eta zuloa; Mendebaldeko espazio publiko hutsa; Berdegunea-goiko parkea.

Proiektuaren helburu nagusia, eremu osoak espazio bakar baten moduan funtzionatzea da. Lau espazio oso desberdin izanik batak bestearen ahuleziak konpentsatu dezaten. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa da lau eremuen artean beharrezko loturak planteatzea. Interbentzio garrantzitsuena arazo hau konpontzeko egingo da. Bolumen bakar baten bidez konponduko dira lotura ia guztiak; kalea-berdegunea; eraikina-berdegunean; eraikina-berdegunea eta zuloa-berdegunea. Kalearen eta mendebaldeko espazioaren arteko lotura fisikoa eta bisuala terraza bidez egingo da, kalearen ondoan dauden terrazak parke izaera izango dute, eta gorantz joan ahala berdegune itxura hartzen joango dira.
 Garrantzitsuenak diren lotura arazoez gain badaude konpondu beharreko beste puntu batzuk ere. Zuloan gelditzen den eraikinaren planteamendua ez da egokia, ez dituelako argiztapen eta aireztapen minimorik. Beraz interbentzio txiki bat eginik hegoalderantz zabaltzen da. Aurrekaldeko eraikinaren behe solairua hustu egin da, atzekaldeko eremura pasoa isteko. Gainera honen zabalerra handiagatik patioak zabaldu dira erdialdean.
Lau helburu nagusi ditu proiektuak, etapa desberdinetan garatu ahal diranak independienteki.
-Eraikin zaharren osasungarritasuna Handitzea.
-Eremu desberdinen arteko konekzioak ahalbidetzea.
-Kalera ematen duen eraikinaren publikotasuna handitzea.

-Espazio publiko funtzional eta erakargarri bat egitea. Hurrengoak dira etapak: 



Oin orokorra

 Proiektua hiru fasetan edo ataletan, eremutan laburtzen da:
1. Birmoldatutako eraikinak


2.Birmoldatutako espazio publikoa

3.Bolumen-eraikin berria

Luzetarako ebaketa

 Irudi orokorra


 


miércoles, 22 de mayo de 2013

Lucia Franco

Ilustratzaile Uruguaitar honek koloretako arkatzak eta akuarelak erabiltzen ditu bizitasun handiko marrazkiak egiteko. Interesgarria da lortzen duen irudia.


Bere blog-a hemen duzue.

lunes, 29 de abril de 2013

Aurre-entrega. Hiri estrategia. Lotura

Analisia
Eremua Marseillako zentrotik hurbil kokatzen da, portu zaharretik hiru etxaldetara. Inguruetako espazio publiko-berdegune handienetakoa da. Beraz esan daiteke kondizio egokiak dituen eremu bat dela kokapenari dagokionez. Eremua garrantzitsua izan da Marseillako hazkundearentzat, alde batetik, portu zaharretik eremurarte aurki daitekeen hazkunde eredua arrazionala da, erdi antolatutako etxe irlez osatua. Bestetik, eremutik hegoalderantz burutu den hiri hazkundea espontaneoagoa da, legerik gabea, eta dentsitate askoz txikiagokoa. Beraz argi dago eremuko muinoak eta harresiak hazkunde arrazionala oztopatu zutela. Beste alde batetik, bide sareari erreparatuta, guneak, ardatz nagusi baten apurketa eragin du, desplazamendu bat eraginez. Apurtzen den ardatz nagusi horretaz gain, gaur egunean garrantzi txikiagoa duten zeharkako kaleak daude, hauek eremua eta portu zaharra lotzen dituzte, eta proiektuarekin indartu nahi diren ardatzak dira, garrantzitsua delako inguruko bi espazio publiko nagusienak ondo komunikaturik egotea. Eremua hurbilagotik begiratuta, lau espazio nagusi ikusten dira, independenteak besteekiko. Lau espazioen independentzia hau, gehien bat, lotura eta irisgarritasun arazoen ondorio bat dela esan daiteke. Lau espazioak hauek dira: -Erabilera anitzetarako eraikina: Kaleari fatxada bat ezartzen dio eta izaera bat eman, baina badirudi eraikinak ez duela kanporantz begiratzen. Ez da argi ikusten barruan zer dagoen. Kultura, kirol instalazioak, eskola bat... daude bertan eta antolamendu eta espazio falta dago. Eskailera batzuk ditu berdegunearekin komunikatzeko, lotura oso puntuala eta erabilera gutxikoa. -Atzealdeko eraikina eta zuloa: Guztiz espazio itxi eta iluna, ez dago batere argi nola sartu daitekeen bertara. Eraikinak argiztapen eta aireztapen desegokiak. -Mendebaldeko espazio publiko hutsa: Nahiz eta kalearen jarraipen bat izan (ez dago eraikinik biak banatzen dituenik), dauden kota aldaketek eta zuhaitzek, bai erlazio fisikoa, bai bisuala, oztopatzen dute. -Berdegunea-goiko parkea: Nahiz eta sarrera nagusi bakar bat duen eta muinoaren gainekaldean kokatzen denez aldapan egon, eremuak nahiko ondo funtzionatzen du, espazio berezia da, Marseillako hirian aurki ezin daitekeena. Dauden sarrerak indartuz eta baten-bat gehiago gehituz, arrakasta handia izango lukeen espazioa da.

Estrategia



Proiektuaren helburu nagusia, eremu osoak espazio bakar baten moduan funtzionatzea da. Lau espazio oso desberdin izanik batak bestearen ahuleziak konpentsatu dezaten. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa da lau eremuen artean beharrezko loturak planteatzea. Interbentzio garrantzitsuena arazo hau konpontzeko egingo da. Bolumen bakar baten bidez konponduko dira lotura ia guztiak; kalea-berdegunea; eraikina-berdegunean; eraikina-berdegunea eta zuloa-berdegunea. Bolumen honen egitura altzairuzkoa izango da, eta beirate bidez estaliko da, beraz finkapenean oinarritutako obra izango da, etorkizunean bolumena kendu nahi bada, bertan erabili diren elementuak beste eraikin batean erabili ahal izateko. Kalearen eta mendebaldeko espazioaren arteko lotura fisikoa eta bisuala, graderio eta maldadun berdegune batekin egingo dira, aurretik azaldu den bezala. Espazio honen goialdean kirolerako espazioak aurreikusten dira, gaur dauden antzekoak, nahiz eta denboraren poderioz aldatzen joan daitezkeen.  Garrantzitsuenak diren lotura arazoez gain badaude konpondu beharreko beste puntu batzuk ere. Zuloan gelditzen den eraikinaren desagertzea, eraistea garrantzitsua da, bertan geldituko den lursaila goiko berdegune-parkearen zabalpen bat bezala tratatuko da, nahiz eta kota desberdinetan kokatu. Hau modulu zehatz bateko sare baten bidez egingo da, etorkizunean beharra balego, erabilera anitzeko eraikinaren espazio faltagatik, bertako erabilera batzuk kanpora ateratzeko aukera egon daiten. Beste alde batetik, erabilera anitzeko eraikina hirira zabaldu nahi da, erakutsi bertan egiten diren ekintzak eta herritarrei bultzatu bertara sartzen, hau da eraikinaren publikotasuna indartu. Beraz interbentzio bat egingo da behe solairuan, espazioak beirateen bidez mugatuaz. Gainera sarrera berria komunikaziorako bolumenetik egingo da, sarrera handia izango da eta argi adierazi nahi da bertatik duela sarrera.





Lamina

martes, 16 de abril de 2013

Dams ma rue





Rue des Lices-en proposatzen den proiektua bertako biztanleengandik sorturikoa da. Auzokideen parte-hartzetik auzo mailako proiektu moldakor eta bizi bat egitea da helburua kaleak duen nortasuna mantenduz.

Proiektua egiteko beraz, auzokideek eskura dituzten material eta elementuak erabili dira era sinple batean kaleari bizitasuna emanez. Kaleko fatxada eta harresia oinarritzat hartuz elementu koloredunez jositako sare bat sortuko da.  
Horrela auzolan honekin Marsella moduko hiri handi batean ematen ez diren auzokideeen harremanak indartzea bilatzen da.



Gaur esnatu bezain pronto, leihotikan begira eta, nire kalea, jaiegun bat izango balitz bezala, kolorez betea itzartu dela ikusi dut. Kolore guztietako puxikak, argiak, musika eta apaingarriak zeuden. Kaletik paseatzen zuen jendeak ez zion besteetan bezala, etxe aurreko harresiari arreta prestatzen. Gaur, zeruko fatxada zen protagonista. Jendeak gorantz begiratzen zuen, hara eta hona, kale luzera osoan zehar eskegitako kolore tantei erreparatuz…




Gaur nire kalea, auzoko liburutegia balitz bezala, liburuz bete da. Goizean-goiz, aitite kalera jaitsi da egunkaria irakurtzera eta oraindik hor dabil, kale erdian, egunkariko berrietan murgilduta. Bere ondoan, Pierre jauna, “Las ciudades invisibles” liburua irakurtzen dabil. Orain, isiltasuna da nagusi. Dozenaka liburuk, egunkarik eta eserlekuk eskegitzen dute kaleko sabaitik.



Kanpoan musika. Musika, ahotsak eta barreak. Gaur leihotik begiratzean, nire kalea musika areto bat balitz bezala, piano bat, danborrak, txirulak, gitarrak eta mota eta tamaina guztietako instrumentuz bete da. Musikak auzoko jendeaz gain, inguruko bizilagun guztiak erakarri ditu. Talde txikiak zein izugarriak pilatzen dira hainbat kontzertu inprobisatuen inguruan. Edade guztietako jendea dago. Marsellako biztanleak zein turistak desberdin ditzaket leihotik. Hor behean,denak batera, keinu irribarretsuarekin …

Gaur nire kalean...





lunes, 4 de marzo de 2013

Question of land

Hiri hazkuntzarako baino, aldaketak jasateko gai izango den hiri proiektua proposatzen da. Gaur egun egiten diren epe luzerako plan itxien aurka, espazioen birziklapena sustatzea dugu helburu. Nahiz eta estatistikak egon etorkizunean zer beharko den jakiteko, ez dira nahikoak, beraz, inguruko beharrak aztertuta, bertako jendearen parte-hartzearekin aurrera eramango den proiektua planteatzen dugu, modu honetan tokian tokiko gaur egungo betebeharrak asetzeko erabilerak planteatuko dira, ez gehiago, ez gutxiago ere. Armonia honekin inguruko jasangarritasuna bermatuko da. Etorkizunean erabilera, espazio hauek aldatzeko gai izan beharko dira.


Nahiz eta Marsellako espazio berde handienean aritu, ezin genezake ziurtatu espazio publiko nagusia denik. Berdegunerako sarrerak oso puntualak, ia akzidentalak direnez, espazioak ez dauka behar izango lukeen harremana inguruarekin. Espazio hau berpizteko ezinbesteko ikusten dugu fluxuen bideen birplanteamendua eta hauen indartzea. Honekin batera komenigarria litzateke diagrametan azaldutako inguruko bi ardatz nagusien haustura konpontzea.


Estrategiari dagokionez, pareta hiriaren zati horizontal bezala erabiltzea proposatzen dugu. Horizontalean egon daitezkeen zirkulazio eta mugimenduak ahalbidetzea dugu helburu. Horretarako, eskailera eta arrapalak erabiliko dira.




...Espektakuloa!


    Denontzako izango den kalea planteatzeko nahiean, hona hemen gure hasierako aukera sorta:

      1.-  Royal Mile, Eskozia à Espektakuloa à Zirkoa
      2.- Etxebizitzen handipena
      3.-  Merkatua
      4.-  Umeentzako parkea
      5.- Ibilbideak
       6.- Itzala, mahaiak à Etxea kalera
   o   Janariak
   o   Aperitive
       7,- Lorategi sozialak
       8.- Erakusketak, exposaketak
       9.- Kontzertuak, emanaldiak
       10.- Tendedero sozialak
       11.- Baratzak
       12.-  Liburutegia
       13.- Kirola; lasterketak,…
       14.-  Dantza
       15.- Tomatina
        16.- Sambodromo, batalla de flores,… auzoko jaiak
       17.- Zinema à Drive in cinema_Open air cinema
       18.- Kasinoa, jokuak,…
       19.- Kale flotagarriak
      20.- Pase de modelos
       
      
      Gure ideia, 3Dko espektakulo bezala ulertuko den kalea plateatzen dugu. Airetik ibiltzen den jendea, argi itzalezko ilusioak,... Kaleko fatxada aprobetxatuz,... ESPEKTAKULOA