Erabiltzaileak_Erabilerak
Hainbat pertsonek hartuko dute parte eraikinaren erabileretan. Marsellatarren disfrutatu ahalko dute, baita turistek ere. Gizarte guztia batuko duen eraikina izango da.
Eraikina publikoa izango da, honen gestioa Marsellatar bi pertsona gaztek eramango dute. Honek etxebizitza bat eta lan bat lortuko dute.
Era jarraian 4 pertsona nagusi biziko dira eraikinean. Marsellakoak izan beharko dira. Etxebizitza bat lortuko dute eta trukean euren esperientzia eta auzoari buruzko jakituria konpartitu beharko dute, hitzaldi edo erakusketa bidez.
Azkenik 6 kanpotarrentzat izango da lekua erakinean. Alojamendu merke bat lortuko dute, gehienez 4 astez egon ahalko dira, eta trukean astero hitzaldi, erakusketa edo taller bat antolatu beharko dute, pertsona nagusientzat, auzotar eta turistentzat.
Kokapena
Eraikinak eta inguruak bideratu behar du auzotarrek eta turistek eraikineko ekintzetan parte hartu dezaten. Horregaitik jendea eraikin ondotik bideratu da kale bat sortuz, honekin gune lasaiago bat sortzen da beste aldean.
Egitura beraz gaur egun dagoen hormak eta zutabe ilara batek sortuko dute.
Ingurua_Espazio publikoa
Aurretik azaldu den bezala bi eremu sortzen dira, bat kalea, eta bestea, espazio lasaiago bat. Azken honetan berdegune txiki bat eta lurrean dauden iturritxoak daude, modu honetan, itxal eta urarekin, udan egiten duen beroari aurre egin zaio eta jendeak espazio publikoa erabiliko du.
Lurreko iturrien xehetasuna